Joan den larunbatean, urriaren 20an, goizeko 10,30etan, Biriketako Minbiziarekin kalteturiko pazienteen aldeko entrenamendu solidario bat egiteko 150 pertsona inguru elkartu ginen, eta zehazkiago Behobia-Donostiako hurrengo edizioa egiteko ideia duten haiei babesa eta indarra emateko helburuarekin.
Antolakuntza lanetan Ion Zabaleta eta gure kideak diren Iker López eta Borja Aguinagalde izanik, Udaletxearen kanpoaldean, Alderdi Ederren bildu ginen, pertsona guztiak Alderdi Eder eta Haizearen Orrazia banantzen dituzten 5 kilometroak baino zertxobait gehiagoko ibilbidea egiteko prest, joan-etorrian.
Elkarte bereko kideak, Donostia Ospitaleko osasun-langileak, Riberas de Loyolako Bizilagunen Elkartea, Donostiarrak klubeko korrikalariak, lagunak… eta horrela 150 pertsona inguru batu artean bildu ginen, ongi-etorria emanez joan zitzaizkigun mahaiaren inguruan, Ekitaldiaren oroitzapenezko kamiseta baten bat saltzen saiatzen ziren bitartean.
Oso gertu Xabi Prieto, ekitaldiarekin bat eginik eta Behobia Medio Pulmón-eko kamisetarekin, gerturatzen zitzaion ororekin argazkiak atera zituen.
Entrenamenduko lehenengo metroak egin eta berehala, nola ez, Luis Peralta handiarekin egin genuen topo, Kontxako lehenengo arrapalatik Ekitaldia betikotzen ari zelarik. Kontxako pasealekutik jarraitu genuen, gozatzeko astia ematen zuen erritmoarekin, hitz eginez, elurra kentzeko makina bat bagina bezala, ibiliz zebiltzan hiritarrak alde batera adeitsuki baztertuz.
Oinezkoen txalo artean, Haizearen Orrazira iritsi ginen, taldeko argazki bat egin genuelarik, nipondar talde baten bisitarekin, argazki ugari egin zizkigutelarik.
Kontrako norabidea hartu ostean, korrika eta hitz eginez jarraitu genuen, elkarrizketa txiki eta irrifar ugarirekin (Ion, Iker eta Borja uneoro entrenamendua bide egokitik zihoala adi genituen).
Alderdi Ederreko helmugarako iritsiera parte hartzaile guztien aldetiko txalo zaparrada batekin amaitzen da.
Eta amaiera emateko, Biriketako Minbiziaren Gaixoen Elkarteari bi txeke ematen zaizkio, bata Medronic-en eskutik, kirurgia-tresnerien alorrean enpresa multinazional erreferentea, eta bestea Eibar Kirol Elkartearen Fundazioaren aldetik.
Laburtuz, entrenamendu on bat konpainia onean, polita, xumea eta gogoetatsua. Hau ere Donostiatik korri egitea da.
Eta Behobiako edizio berri honetan parte hartuko duten paziente talde honi animatzen egongo garela adierazi, lasterketa hasieran, lasterketaren erdian eta lasterketaren amaieran. Baina beti Bihotzetik animoak luzatuz, azaroaren 11en eta beste edozein egunetan.