Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Borja Aginagaldek, klubeko kideak, orain egun batzuk zirrara sortu digun erronka bat aurkeztu zigun. Donostia Ospitaleko beste profesional eta lankideekin batera, biriketako kantzerreko ebakuntza jasan duten zenbait paziente kaltetuek, 2018 ekitaldi honetako Behobia – San Sebastian lasterketa amai dezaten lortu nahi dute.

Horretarako paziente hauen jarraipen zorrotz bat burutzen ari dira, fisikoko prestakuntza bat eramateaz gain.

Hedatze-jarduera ezberdinen barruan, Web eta komunikabideetako publizitateaz gain, ekainaren 7an, osteguna, arratsaldeko 17,00etan, eguraldia lagun izan ezkero, korrika egiten ari den jendez osaturiko talde batekin promoziozko bideoklip bat grabatu nahi dute; zenbat eta jende gehiago gerturatu, hobe. Modu berean, Alex Ubagok, Zuriñe Hidalgorekin batera, ekimen honetarako kanta bat osatu dute, “Zure hauspoa izango gara” izenekoa.

https://behobiamediopulmon.com/

https://open.spotify.com/track/24iZlOWDU2yYr2w1Y5bdE1

 

Donostiarrak kirol-klubetik kausa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, gutxienez, ostegun honetan, ekainaren 7an izango den elkartze honetan parte hartuz. Modu honetan gure harri-koskorra ekarri ahal izango dugu.

Hitzordua, ostegunean, arratsaldeko 17,00etan, Igeldon. Anima zaitezte!!!