Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

2012a bukatzear den honetan eta urte berriarekin batera gure Udaberriko XI.lasterketa habian da. Martxoaren 17an izango da...

Aurten lasterketa 2013-ko Martxoaren 17an, goizeko 10:00etan, ospatuko dugu. Irteera eta helmuga iazko leku berean izango dira eta ibilbidea ere ez da aldatuko. Gainera jaso genituen izenemate mordoari aurre egiteko aurten partehartzaile kopurua handituko dugu, atletismo herrikoiari egiten diogun ekarpen eder honetaz gozatu gabe inor gera ez dadin.

Epe laburrean jakinaraziko dizuegu nola eta non eman izena. Honekin batera aurten izango ditugun berrikuntzak ere argitaratuz joango gara. Aurten ere harri eta zur utziko zaituztegu.

2013 URTEAZ GOZATZEKO OSASUNA IZAN DEZAZUELA OPA DIZUEGU.

ZORIONAK.