Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Lakuntza-Aralar

Ia urtero bezala, Klubeko zenbaitzu mendiko lasterketa politt honetan parte hartzera animatu ziren. Kasu honetan 4.

Ibilbidea moztu egin dute aurreko urteekin alderatuz, 29 km.tatik 24,5 km.tara. Zatirik politena mantentzen du, Guardetxe-tik Irumugarrieta-rainokoa, eta buelta Desao-tik, Igaratza-tik izan ordez.

Aurreko egunetan euri dezente egin zuen eta lokatzez blai zegoen dena. Hau dela eta, azkeneko jeitsiera "infernu" bat izan zen, eta erorketa ugari izan ziren. Zorte gutxien izan zuena Cristobal izan zen, orkatilean 2 graduko bihurdura egin zuelarik. Badirudi 10 eguneko deskantsuarekin nahikoa izango dela. Animo eta azkar senda zaitezela!

Kuriositate moduan, Nerea eta Cristobal-ek 1 eta 2 dortsalak zeramazkiten.

Antolakuntza nahiko ondo. Hornidura onak, pintxo eta edari ugari helmugan, masajistak eta erabateko lasterkariarentzako poltsa.

Ez zegoen txiparik eta denborak eskuz hartu ziren.

 

Sailkapena

Kokapena

sexua

Dortsala

 

Izena Denbora
100 120 Josean Soroa 03:11:59
105 5 Iosu Larrea  03:20:18
10 1 Nerea Hermo 03:21:52
108 2 Cristóbal Bernabé 03:21:52

 

Parte hartzaile totala: 131 (118 mutil y 13 neska)