Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Pasa den astebukaeran zenbait lasterketa ospatu dira: bat gertu, beste batzu urrun, eta beste bat oraindik eta urrunago...

Gertukoa, Andoaingo XII. San Roke Igoera izan dugu, Iñaki Peñagarikano eta Idoia Esnaolak parte hartu dutelarik; urruntiko lasterketa, larunbatean ospatutakoa, Bascones de Ojeda-ko Maratoi Erdia izan da, bertan Eva Esnaolak parte hartuaz; eta igandean, oraindik eta urrutiagoko lasterketa, Rio Boedo-koa, alegia, bertan Jose Carlos Delgado, Eva Esnaola eta Idoia Esnaola izanik parte hartzaileak.

José Carlos-ek irabazi zuen, 2:54:25-ko denborarekin, eta Eva bigarren postuan geratu zen, bezperan Maratoi Erdia irabazi ondoren. Beraz, lortu dituen emaitzak ikusita, Spartathlon-eko entrenamenduak bide onetik doazela dirudite.

Eta Internazionalatik datorzkigun notiziak Helsinki-koak dira, gure kide Karolo-k beste Maratoi bat gehitu zuen bere palmares pertsonalean, Udaberriko lasterketa klasiko batek baino aldapa gehiagorekin.

 

Zorionak denori …

XII. San Roke igoera Andoain

Postua Denbora Izena    
81 44:04 Iñaki Peñagarikano    
98 53:10 Idoia Esnaola    

42. Bascones de Ojeda-ko Maratoi Erdia 21,097km

1 emakumez. 1:36:44 Eva Esnaola    

XIII. Rio Boedo-ko Maratoia 42,195km

1 2:54:25 José Carlos Delgado    
  3:28:42 Eva Esnaola    
  4:45:14 Idoia Esnaola    

Helsinki Marathon 42,195km

3266 4:59:03 Karolo Quecedo