Bere oporraldia aprobetxatuz, Ander Arrieta gure kideak El Vendrell-eko (Tarragona) Filirun lasterketan parte hartu zuen, emaitza bikain bat lortuz. Bizitako esperientziaren kronika bat luzatzen dizuegu:
“Abuzturo familiarekin nire oporrak igarotzera Tarragona probintziara joaten naiz, zehazkiago esanda Cambrilsera. Hango itsas pasealekutik korrika eginez klubeko kide askorekin topo egin izaten dut, baita Donostiako hiru hondartzak hango hondartzengatik aldatzen dugun beste lagun askorekin ere.
Aurtengoa laugarren urtea jarraian izan da eta aurreko hirutan Tarragonan ospatu izaten den 5 kilometrotako asfaltozko “la Cursa Del Gremi” lasterketan parte hartu izan dut, portuko auzoan arrantzale-kofradiak ospatzen duena. Baina aurten zerbait ezberdina egiteko gogoz nenbilen eta oso luzea izango ez zen mendiko lasterketa bat bilatu eta honekin eman nuen, El Vendrell-en ospatzen zen FILIRUNeko 13 kilometrotako Short-a, aurten 2018ko Lliga Trail Tgn Nord-erako puntuagarria zena.
Lasterketa honekin batera, nik eginikoa bertsio laburra bait zen, proba nagusia ospatzen zen, 26 kilometrotakoa, non emakumezkoen artean Ainhoa Jauregi gipuzkoarra izan zen garaile, bere bikotea den Jokin Lizeagarekin korrika egin zuelarik (badirudi Asturiasen izan zuen eroriko larri hartatik pixkanaka irteten hasia dela).
Lasterketa honetan polemika izan zen nagusi, bolondresen akats baten ondorioz zenbait korrikalari bide okerretik bidali bait zituzten, eta ondorioz, helmugara iristen lehenengoa ez izan arren, ibilbide osoa egiten lehenengoa izan zen, gauzak hala, antolakuntzakoek lasterketa amaitutakoan sailkapena moldatu behar izan zuten.
Lasterketa laburrari dagokionez, nik egin nuena eta zehaztasun gehiago eman dezakedana, lur harritsuetatik igarotzen da eta korrika egitea ez da eroso egiten. Gaua iristear dagoenean ospatzen den lasterketa da eta honek xarma berezi bat ematen dio… asko gustatu zitzaidana… askotan hobe da korrika nondik egiten duzun ez ikustea, azkarrago korri ahal izateko.
13 kilometro eta 500 metrotako malda, 3 igoera gogorrekin. Irteera El Vendrell-eko atletismoko pistatik ematen da (lur gorriko pista), hasiera batetan herritik gertu dauden bideetatik, hartxintxa eta lur arteko nahasketakoa, errepikagailura eramaten zaituen lehenengo igoerara (209 m) iritsi arte. Igotzen jarraitzen dugu Puig del Lleó-ra iritsi arte, El Vendrell-eko mendirik altuena (307 m) eta Serra Pedragosatik barrena Barranc del Lleó-ko jaitsierara iristen gara; hemen bigarren igoerari ekiten diogu Rourell-etik. Igoera honetan STRAVAko “Rey de la Montaña Filirun 2018” segmentua aurkitzen dugu (510 m eta %21eko pendiza). Gailurra zapaldu ondoren, berriro ere Serra Pedragosarantz goaz, jaitsiera honetan STRAVAko “Kaminaze2 Filirun 2018” segmentua aurkitzen dugularik (490 m eta -%15 pendiza), hirugarren ano-gunera eta azkenean soilik 50 metrotako igoerara eramango gaituena (hori bai, laburra izan arren, hobe da lau hankatan igotzea, bitan baino…). Hortik helmugara guztia laua da. Eta zer hobeagorik helmuga gurutzatu ondoren fideua bikain bat eta merezitako garagardo batzuk hartzea baino.
Errealitatean lasterketa asko gustatu zitzaidan, ibilbidea estua zen eta hori bai, ibilbidea hobekiago seinaleztatzea falta zen, ingurunea ezagutzen ez genuen haientzat, bidegurutzeetan nahastea erraza bait zen, eta halakoetan zintak ikusteko burua altxa edo estropezu ez egiteko burua makurtzearen artean erabaki beharra genuen.
Amaieran ibilbidea egiteko 01:06:45 eta 7.go postu borrokatu bat. Podiuma horrela geratu zen: ABEL CARRETERO 00:58:47, ORIOL FERRE 01:00:23, EDUARD BARRIOS 01:04:56
Datorren urtean litekeena da berriro ere errepikatzea, orain ibilbidea ongi ezagutzen bait dugu...”
Zorionak Ander Donostiarrak klub osoaren partez!!!