15 egunez Ugandan egon ostean, Amigos Solidarios-eko gure kideek, lanak nola doazen kontatzeko idatzi digute. Argazki batzuk erantsi dizkigute, gu ere proiektu honen zati bat garelako. Beraien hitzak uzten dizkizuegu:
“Kamwirungu-ko ikastolarako komun eta bainugelen eraikin berria entregatu genuen, egoerarik okerrenean zegoelako beharrik handiena zuena. Argazkietan ikus dezakezue lehena eta oraina.
Neskentzako komunak erantsi ditugu, euren hileko garaian beratan joan daitezen eta, horren naturala den gertaera honengatik, ikastolara joateari utz ez diezaioten.
Beste kontzientziazio-programa batzuekin batera, lanean ari garen ikastola haietan, nesken eskola-absentismoak behera egin duela ikusten ari gara.
Hurrengo lanak antolatu ditugu eta jada Kiroba-ko Lehen Mailako Ikastolaren berreraikuntza eta eraberritzearekin hasi gara (800 ikasle), egun duen egoera ikus dezakezue argazkietan.
A eraikinetik hasiko gara, eraitsi egin behar dugularik bere egoera arriskutsua bait da.
Lanean jarriko gara eta aldizka jakinaren gainean jarriko zaituztegu.
Komunitate guztiak zuen ahalegin eta lankidetzarengatik eskerrak ematen dizkizue, guk, noski, baita ere.”