Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Larunbatean, irailaren 29an, Euskal Kosta Kroseko II.go edizioa ospatu zen (orain urte gutxitako Zumaiako Zakila Birako formatu berria). Lasterketaren jatorria: 2017an Gotzon Enbil Zumaiako Kirol zinegotziak azaldu zuen Euskal Kosta Krosa sustatzeko ideiaren jatorria: “Zumaiako Udal teknikariek Zakila Bira eguneratzeko beharra azaldu zuten. Horren aurrean kontuan hartu zen lasterkari asko ibiltzen dela Kostako errepidean entrenatzen. Gainera, Kostako udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak bailara mailako proba bat bultzatzea egoki ikusi genuen, era horretan gure kostaldea ezagutaraziz eta gure bailarari balio erantsi bat emanaz”.

Era horretan, Euskal Kosta Krosa lasterketa ibiltaria antolatu zuten Kostako bost udalek bat eginda, Urola Kosta Udal Elkartearen bidez. Hau da, probak edizio bakoitzean udalerri batean irteera eta bukaera izango du. 2017an lehen edizioa Zumaian irtenda eta bukatuta jokatu zen. Aurten, 2018an, bigarren edizioa antolatzeko ardura Zarautzek hartuko du, proba udalerri horretan hasi eta bukatuz. Hirugarrena Getariak hartuko du. “Gure bailara eta kostaldea balio askokoa da, baliabide eta ingurune zoragarriak ditugu. Horregatik, kirola oinarri hartuta, indarrak batzea beharrezkoa ikusi dugu. Gure erronka da kalitatezko kirol proba bat antolatzea”.

Klubean sartzen azkenetarikoak izan diren bi bazkideek, Alicia Vetas eta José De La Cruz, Zarautzera gerturatu ziren helburu oso ezberdinekin.

Lasterketa arratsaldeko 17,00etan hasi zen, beroarekin eta batik bat hezetasun handia… aurretik ibilbide polit bat zain zuten, 4 malda handirekin… hauetariko bi amaigabeak, eta tobogan ugarirekin. Giro bikaina egon zen, animazio dezenterekin, nahiz eta antolakuntza ahula izan zen, iazko ediziokoarekin alderatuz gero.

Josék Donostiarrak bezala debuta egin zuen, Santanderreko lasterketaren atarian geratu bait zen, azken orduko lesio batek jota parte hartu ezinik. Donostiarrak bezala debuta bikaina izan zuen, klubeko Forrest taldeko kideak toki onean utzi nahi izan bait zituen, baita lortu ere, 1.19.45 denborarekin, 35.go postuan amaituz.

Alicia ordea, lesio batetik irten ezinik azkenaldian, baina parte hartzera animatu zen eta entrenamendu bat balitz bezala hartu zuen, 1.39ko denborarekin amaituz. Adierazten digutenez, “hori bai, hurrengoan maldarik gabe”!!!

 

Zorionak bikote Donostiarrak klub osoaren partez!!!