Ekainaren 23an, igandea, Andoaingo San Juan Sariaren kros mistoaren hamahirugarren edizioa ospatu zen. Lasterketa oso azkarra, bere ibilbide laburraren ondorioz. 5 kilometrotako ibilbide batekin, parte hartzaileek zirkuituari hiru itzuli eman behar zizkioten, etengabeko igoera eta jaitsierak zituen ibilbideari.
Alicia Vetas eta José Javier de la Cruz, klubaren ordezkari moduan, paper on bat betetzeko asmoz gerturatu ziren Andoainera… eta jokaldia oso ongi irten zitzaien. Irteera eta helmuga Udaletxe aurrean dagoen Goiko Plazan zeuden.
Lasterketa goizeko 10,00etan hasi zen. Goizeko lehenengo ordutik ezohiko tenperatura genuen, 26 gradu ingurukoa… baina lehiatzeko gogoa beroa baino handiagoa zen. Irteera lehertzekoa izan zen… hasieratik lehenengo postuetan kokatu ziren… José “txistua eta danbolina jotzen” joango balitz bezala, erraz, eta Alizia bere konpasa jarraitzen nahiko lan… Amaieratik gertu bigarren postua arriskuan ikusi arren, azkenean Alicia eta José onik atera ziren eta helmuga besoak altxaturik gurutzatu ahal izan zuten, bigarren postuarekin poz-pozik.
Gure Eva Esnaola erregaitza, larunbatean Hernaniko Azeri Bilan parte hartu ondoren, egunbete beranduago Andoainera gerturatu zen eta lasterketa honetan parte hartu zuen ere, zehazkiago esanez, bere ilobarekin, Beñat izenekoa.
Oraindik ez da ezagutzera eman, trofeoaz gain, podiumera igotzerakoan eman zieten gutunak barruan zer zuen… klubera iritsi zaigun gauza bakarra, ospatzera, azken egunotan hogeita hamargarren munduko jatetxerik hoberenera bezala izendatua izan denera joan zirela da… horra bitarte konta dezakegu, jejeje… Lasterketa misto bat irabazterakoan nola ospatuko dute? Bilakaera honekin jarraituz gero, aurki kontatuko dizuegu...
Zorionak Donostiarrak familiako kide guztion partez!