Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Abenduaren 9an, igandea, maratoi berri bat ospatu zen, oraingo honetan Malagan. Alberto Manzanares hara joan zitzaigun, gure hiriko maratoiko arantza ateratzeko helburuarekin… baita modu bikainean lortu ere. Zuek guztiokin bere kronika partekatu nahi dugu:

 

Non aurki dezakegu korrikarik egin gabe korrika egin dezakezun maratoi bat, guztia lauan ibiltzea delako? Bingo, aurkitu dut, Malagan!!!

Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren Zubia.

Garbi-garbi irteera-gunera hurbiltzen naiz goizeko 8,15ean. Jendeak presarik ez duela pentsatzen hasia naiz. Lasterketaren hasiera 30 minutuz aurreratu dutenik ez al daki jendeak?

Oharkabean eta atzerako kontaketarik gabe, pistola zarata entzun eta nire buruari esaten diot “arraioa, korrika egiten hasi behar dut”.

Lehenengo kilometroak obren eraginez ginkana batetik igarotzen gara, errepidea hautsita, eta ahotik arnasterakoan lurruna boteaz. Zein ongi, gaurkoa egun on bat izan daiteke, tonikakoa bezala! (gazteek bila dezatela findley tonikaren iragarkia).

Ohartu gabe kilometroak igaroz goaz, jada 10.goan? Arranopola, 19.goa? Hegoaldeko gazte hauek ez zuten ba kartelen bat galduko, ezta?

Nahi gabe zalantzen gurutzebidera iristen gara.

Berdez jantzitako boluntarioek oihu egiten digute:

ESKUINERA!!! Maratoi erdia.

EZKERRERA!!! Maratoia.

Gai politikoak alde batera utziz ezkerretarako bidea hartzen dugu, ongi bait goaz, eta oraindik kilometroen ondorioak ez bait ditugu nabari.

Ezezaguna den hartarako bidea hartzen dugu… zertarako bi itzuli eman, bihurgunez eta malagarrentzako ere ezezagunak ziren igoeratxoez beteriko bide batetik eramaterik badigute?

Sekulako zuzen batean sartzen gara… gorako joerarekin, bai, bai, goialdera zen eta aurpegiz freskurak jotzen zigun. Atzokoan dortsala jasotzera joaterakoan autobusean egin nuen lagun argal bat ireki egiten da, aurrera jo nahi duela dirudienean, nire begirada hiltzailearekin begiratzen diot, nire behatza ahoan ipintzen diot eta goizeko freskura aurpegian sentituz taldetik tiraka doazen ipurditxo ausartak seinalatzen dizkiot.

Zuzenaren amaiera inoiz iritsiko ez dela dirudi eta positiboki pentsatzen jartzen naiz nire buruari esanez: igotzen den oro jaisten da eta haizeak orain aurrez jotzen badigu, gero hegan egingo dugu.

JA, JA, JA

Malaga amaierara iristen gara, metro bat gehiago eta Almeriara pasatzen gara. Ejem, ejem, Granadako kostaldea uzten dudala… Ba ia Motrileraino!

Jarraian dantza hasten da. Bihurguneen eta igoeratxoen dantza, Malagako kirol-instalazio guztietatik turismoa:

- Martin Carpena pabiloia

- Malaga Hiria estadioko atletismoko pistak. Pistako 300 metro hauek bai direla lauak.

- La Rosaledako futbol estadioa.

- Larios kalea.

- Alcazabako erromatar zirkoa.

Eta turismo guzti horretaz gain, beste 6 km opari ditugu, 32.gotik 38.gora, lehenengo 21 kilometroen ondoan, 1200 metro neurtzen dutela dirudiela, nire ustez euria egiten duenerako, hemen inoiz euririk egiten badu, udaletxeak eginiko mendi artifizialak dira, modu honetan urak itsasorako erorikoa izan dezan.

6 kilometro horietan zehar, orain hankak dira aldeetara dantza egin nahian hasi direnean, regetoia dantzatzen den antzera irekiaz eta itxiaz, buruarekin jokatzen hasten garen unea iristen da. Nire ustez norberaren esku dago zertan pentsatzen hasten zaren. Gauzak hala, nire buruak, Donostian balego bezala, Haizearen Orrazitik itzultzen doala pentsatzen du. Eguna eguzkitsua da, 10 kilometro baino gutxiago falta dira eta 4 minutuko erritmoan gehienez 40 minutu ditut aurretik eta dutxara.

Baina La Rosaledako estadioa ikusi bezain azkar, 360 gradutako bihurgunea eta orain bai, jaistea tokatzen da.

JA, JA. (bi ja soilik, jada justu bait goaz)

Malagako terrazen kaleetatik turismoa hasten da, ingelera eta alemaniera andaluziera baino gehiago entzuten dira. Bihurguneak, biratzerakoan sorpresaz beteriko izkinak, marmolezko baldosak, zein politak, nola egiten duten irrist, hankak izotzeko palaziora joateko moduan ditugu!

AZKENEAN!!! Ezkerretara hartzen dugu eta helmugako arkua ikusten dugu.

Erlojuari begiratu eta hitz egiten hasten zaigu!!!

Alberto erritmoa markatuz etorri naiz, xuxurlatuz etorri zaizun zure “pepito grilloa”: ongi zoaz, pultsua ona, erritmo onean Malagako 42 kilometrotan zehar.

Orain 2 h 44 minutotatik 2 h 45 minutotara pasatuko naizela esaten dizut, beraz nire aholkua 58 segundoz goza dezazun da (utz ezazu 2 segundoko marjina), orraztu zaitez, barre egin eta goza itzazu azken 200 metro hauek, Malagako maratoiko esperientzia bikain hau zure buruan betiko grabaturik gera dadin.

2 ordu 45 minutu eta 58 segundotako istorio bat, non pausu bakoitza, arnasketa bakoitza, ur botila bakoitza sentitzen saiatu naizen.

 

Maratoiarekin batera, aipatu dugun bezala, maratoi erdia ospatzen zen. Bertan Iñaki Lasak ere parte hartu du. Bere amaierako denbora 1 ordu eta 27 minuto izan da. Lasterketan oso gustura sentitu dela aipatzen zigun, asko gozatu duela eta maratoi erdia, maratoiarekin alderatuz, gizakientzako egina dagoela…

 

Zorionak Alberto eta Iñaki Donostiarrak osoaren partez!!!