Atzo Hanburgoko maratoiaren berri ematen genizuen, eta gaur egun berean, apirilaren 28an, alemaniar hiri honetatik zenbait kilometrotara, beste maratoi bat ospatzen zela kontatzera gatozkizue, zehazki esanda Londresekoa, six major-etariko bat. Hantxe genituen Aiert Ayestaran eta Iñigo Gonzalez, biek min ezberdinak igarotakoak, behar adina entrenatu gabe, baina ilusioz beteak...
Eta modu horretan maratoi batean aurkezten zarenean, arriskua handia izaten da, ongi irten bait daiteke, Iñigori pasa zitzaion bezala, edota “gaizki” edo ez horren ongi, Aierti pasa zitzaion bezala, irten bait daiteke, gorriak ikusi bait zituen, amaitzea lortu zuen arren.
Bion bizipenak uzten dizkizuegu. Lehenik eta behin, Aiert Ayestaranenak, igandeko esperientzia inoiz ahaztuko ez duela uste bait dut:
“London Marathon, nire hamargarrengoa eta hirugarren Major-a. Ilusioz beterik iristen naiz, prestakuntza eskasarekin. Martxoaren hasieran barne-zola berriak estreinatu nituen, urte hasieratik ditudan minak saihesteko helburuarekin eta Londresen irten ahal izateko.
Maratoiaren egunean, irteeran, baldintzak bikainak dira, fresko, 10 gradu, euririk ez eta eskerrak, karpak gainezka bait zeuden eta haizea ez zen nolanahikoa.
Lehenengo 5 km.ak Iñigorekin egin nituen eta egia esateko oso ongi aurkitzen naiz, baina hau nire tokia ez dela jakinda, nola alde egiten didan ikusiz geratzen naiz, entrenatu dudana baino abiadura handiagoarekin… eta honela maratoi erdia 1h37m.tan igarotzen dut.
25 km.ra gerturatu ahala hankak bere onean ez doazela ohartzen naiz eta koadrizepsak zurruntzen hasiak zaizkit… ez du itxura onik eta oraindik asko falta zait...
30. km.ra iritsi ondoren lehenengo geldialdia egiten dut hankak freskatzeko, reflexa edo antzekorik eskatu eta egoera aztertzen dut; Donostian izango banintz jada etxean egongo nintzateke, baina Londres da! Eta soilik 12 km geratzen zaizkit. Gainera orain artean aurkitu duguna baino animazio handiagoa dago.
Minutuak nire hankak zeramaten abiadura baino handiagoan igarotzen zirela ikusirik, azken 12 km horiek egitea lortu nuen eta helmuga 3h36m.tan igaro nuen.
Antolakuntza 10ekoa, major batetik ez dago besterik itxaroterik eta ibilbidean zehar ikusi dudan giroa, inon ikusi ez dudan bezalakoa, hobeezina.
Ibilbidearen profila lauagoa espero nuen, baina egia da ez nengoela balioztapen objektibo bat egiteko nire baldintzarik hoberenean...
Orain atsedena, barne-zolak probatu eta hurrengoa prestatzera...”.
Orain txanponaren bestaldea, Iñigo Gonzalezena, honek bai izugarri gozatu zuela eta hor helmugan egin zuen denbora bikaina:
“Asteburu honetan Londreseko Maratoia ospatu da, eguraldi ona eduki dugu, lainotua eta 10-15° tenperatura, korrika egiteko aproposa. Antolakuntza aldetik primeran, anoa-postuak, km kartelak, publikoa, animazioa, dena oso, oso ondo. Lasterketa aldetik "Los cojos manteca" joan gara, Aiert Ayestaran fascitis plantarrarekin eta ni (Iñigo Gonzalez), iskioa eta belauna minberarekin. Bien entrenamendua kaxkarra izan da baina hantxe ginen. Aiertek 3:46:06 egin zuen, sufritzen eta erdi oinez 34km.tik, eta nik 3:12:40, asko disfrutatzen, nahiz eta gutxi entrenatu. Hala ere biak oso pozik geunden. Oso maratoi gomendagarria.”
Zorionak Aiert eta Iñigo Donostiarrak familiako kide guztion partez!