38. Donostiako Maratoian parte hartu duten 66 maratoilarien emaitzak argitaratu aurretik, gure kide Juan Carlos Arregui zoriondu nahi degu, bere 50. maratoiarengatik. Orain urteak baino maratoi gehiago ditu, eta hau, estatu mailan, gutxi batzu besterik ezin dezakete ziurtatu. 76 zehazki (azaroaren 30erainoko lotura atxekitzen dizuegu).Gertaera ospatzeko oroitzapenezko txapela bat eta baita denbora luze batez gozatzeko "opari txikitxo bat" eman zitzaion Maratoiko Podium-ean, Nerea Garcia (TRIKU CD) eta Koteli-ren (Donostiarrak CDK) eskutik.
Beste guztiek egindakoari buruz ez dakigu egia edo gezurra izango den, baina ziurra dena JuanCar-enak 50 direla da.
Eta ez degu kantitateaz bakarrik hitz egingo, baita kalitatez ere. Facebook-en bere 50 maratoien laburpen bat argitaratu zuen, eta harrituta geratzeko modukoa da. Ez dugu ziurtasunaik beste 75 bikainek egindako denbora mediari buruz...baina duda dugu bere erregistroak hobetuko dituztenik.
Horretaz ari garela, esan behar dugu baita lista honetan Donostiarrak-eko beste 2 kide ditugula: Jesus Eguimendia (66) eta Idoia Esnaola (57).
76tik 3. Ez dago gaizki. ZORIONAK HIRUROI.
ranking-de-maratonianos-con-mas-de-50-maratones/
C-REN LABURPENA