San Silbestre tradizionalen eta jendetsuen ondoren, joan den larunbatean, urtarrilak 4, Pista estaliko Euskadiko Master Txapelketa ospatu zen Donostiako Belodromoan.
Denok ezagutzen dugu korrikalari beteranoen artean klubean dugun maila bikaina, eta urtez urte albiste bikainak iristen zaizkigu parte hartzen duten lehiaketei buruz. Oraingoan ez zen gutxiago izan, eta emaitzak bikainak izan ziren. Guztira 3 urre, 2 plata eta brontze 1, honela banatuta:
* 3.000 metrotan:
Maku Zuzuarregi, urrea (14.04.93) W65 kategorian
Joserra Basterra, urrea (13.49.25) M70 kategorian
Aitor Varona, brontzea (10.01.19) M50 kategorian
* 1.500 metrotan:
Borja Velez, zilarra (4.52.33) M50 kategorian
* 800 metrotan:
Patxi Guijarro, urrea (2.43.18) M65 kategorian
Borja Velez, zilarra (2.12.91) M50 kategorian
Zorionak guztioi Donostiarrak sendi guztiaren partez!!!