Joan den azaroaren 4an, igandea, klubeko bazkideak diren Ander Goñi, Miguel Angel Goya eta Juan Car Arreguik 15.go Maratona do Porton parte hartu zuten.
Profil engainagarria duen maratoi bat dela aipatzen ziguten, Duero ibaiaren bazterretik korrika joanagatik laua dirudien arren, etengabeko desnibelak bait ditu. Ibilbideak ere 180 gradutako zenbait biraketa ditu, baita zenbait joan-etorriko kilometro ere, gainerako korrikalariekin zenbait alditan gurutzatzen zarelarik. Hori gutxi ez eta, erreiak ez daude finkaturik, askotan nahaste-borraste bat delarik. Galtzadak zenbait zatitan harrizko zolak dituela eransten ziguten, eta irteera zein helmuga hiriko erdigunetik zertxobait aldendurik dagoela.
Eguraldiari dagokionean, egun euritsua izan zuten, haize-boladekin batera.
Laburbilduz, IAFF-arentzat Brontzezko maila duen maratoi bat da, agian gehiegizkoa izan daitekeena, batik bat logistika-arloan, arropazaindegiarena bezala, benetako kaos bat izan zena.
Baina hala eta guztiz ere, maratoi gomendagarria ote den galderaren aurrean… BAIEZKOA erantzun ziguten… maratoi polit bat dela eta hiriak asko merezi duela argudiatuz.
Sailkapen orokorreko postua eta buruturiko denborak:
140. JUAN CAR ARREGUI 1h 29m 55sg + 1h 27m 22sg = 2h 57m 17sg
1088. ANDER GOÑI 1h 46m 22sg + 1h 44m 06sg = 3h 30m 28sg
2778. MIGUEL ANGEL GOYA 1h 57m 33sg + 2h 03m 59sg = 4h 01m 32sg
Zorionak hiruroi Donostiarrak klub osoaren partez!!!