Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Abenduaren 1en, larunbata, Amara Plaza Hotelean, klubeko kide guztiek hitzordu berri bat genuen, oraingo honetan denboraldiari amaiera emateko bazkariaren ospakizuna, Donostiako maratoiaren ondorengo astean azken urteetan ospatzen etorri den bazkari/afaria.

Azkenean 99 izan ziren hoteleko jantokian bildu ziren pertsonak. Iristen joan ahala, lehenengoa web orriko bazkideen argazkiak eguneratzeko helburuarekin argazkia atera genuen, beharra zegoen eta. Bien bitartean Karolok eta Luis Peraltak ateratako maratoi eta maratoi erdiko irudiak ikus ahal izan genituen proiektorearen bitartez, musika polit batekin… Gerturatutakoek ere klubak aurten bere kideei opari gisa emandako mahuka luzeko kamiseta jaso ahal izan zuten.

Nabarmentzekoa izan zen ere hainbat kideek, klubak Saharara kamisetak bidaltzeko helburuarekin abian jarritako ekimenarekin, bat egin izana, kamiseta ugari eraman bait ziren. Gauzak hala zenbait kaxa bete ahal izan ziren guztira eta klubaren aldetik, proiektuarekin bat egin zenuten guztioi, eskerrak eman besterik ez dizkizuegu. Eskerrik asko!

Bazkariak giro bikain batean jardun zuen. Istorio dibertigarriak, batailatxoak, txisteak, bitxikeriak… azken finean, une oso atseginak pasa genituen.

Jarraian, sarien eta aitorpenen unea iritsi zen:

 

KIROL-MERITUARI SARIA… Miguel Ángel Goya

 

EKINTZA SOLIDARIOARI SARIA… Iker López eta Borja Aguinagalde, beraien “Behobia Medio Pulmón” proiektuarengatik.

 

2018 DONOSTIAKO MARATOIKO SARIAK:

* Te has dormido… Antonio Lozano

* No por mucho madrugar… Mikel García

* La has clavado… Javier Fuentes

 

SARI BEREZIA… lehiaketatan parte hartzen jarraitzen duten 70 urtetik gorako korrikalariei, besteak beste, Miguel Domínguez, Fernando Gajate, Joserra Basterra, Iñaki Peñagaricano eta Fernando Calvo.

 

Beste behin, eta ez gara hau nabarmentzen nekatuko, Luis Peraltari eskerrak eman bazkariko uneak argazkietan jasotzeagatik.