Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

ARESO-RA IRTEERA

Apirilaren 8an, larunbata, Areso-ra egiten den klubeko irteera tradizionala burutu zen. Aurten, iaz bezala, otsailean egiten duena baino eguraldia hobeagoa bilatu genuen, eta egia esanda momentu osoan zehar udaberriko eguraldi zoragarri batez gozatu genuela.

Donostiatik Aresoraino dauden 43 km.ak burutzeko prest abiatu zen hiruko talde ausart bat Bretxatik. Jesus Egimendiak txirrindaz laguntza logistikoa eskeini zien eta Juanjo Bueno-k Andoaineraino lagundu zien.

9etan Andoainen egiten den geldialdia kafe bat hartuz indarberritzeko aitzakia izaten da, eta bertan herritik ateratzen den taldearekin elkartzeko baita. Hemendik beste sei korrikalari gehitu ziren, elkarrekin Aresoraino geratzen zen ibilbidearen gainerakoa burutzeko. Bidearen erdikaldera Jose Luis Daguerresar harrapatu zuten, pixkat lehenago atera zen hau.

Beste talde bat, oinezkoa hau, goizeko 7:30etan atera zen Andoainetik, ibilbide berbera burutzeko.

Eta Andoainetik egindako 25 km.ko "paseo" zoragarria burutu eta Iñakiren etxean dutxa lasaigarri bat hartu ondoren, primerako hamaiketako batez gozatzea tokatu zitzaigun (nahiz eta eguerdiko 12:30ak ziren jada), eta ondoren bazkari ederraz, non cavaz ederki bustitako arkume erreak guztiak gozatu gintuen. Eta nola ez, festa era guztietako kantuekin amaitu zen.

Luis Peraltari eskerrak eman behar dizkiogu aurtengo argazki erreportaiarengatik.

Donostiaruntz buelta autobusez egin genuen, klubak guretzat jarritakoa.

Imágenes en galería: