Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Urtero bezala, Donostiarrak CDK-ren lehen ospakizuna Urtarrilaren 6an 10:00etan izango da.

Txokolate katilukada bat eta errosko zati eder bat harztera gonbidatuak gaude bazkide guztiak, Anoetako ASKATUAK Elkartean.

Materiala Klubaren kargu doa eta giroa guk jartzen degu.

30-40 pertsona inguru joaten gera, eta une atsegin bat pasatzen degu elkarrekin. Beraz anima zaitezte!

Zuen konfirmazioa donostiarrak@donostiarrak.com mail-era bidaltzea eskertuko genizueke, zenbat errosko eskatu beharko genituzkeen estimazio bat egin dezagun. Mila esker!

Berriak direnentzat hemen dohakizue Elkartea non dagoen adierazten duen planoa ;-)