Nahiz eta euria eta hotza izan, beste urte batez ere Aresoko kaleek "Donostiarrak" hartu zituzten lagun onek ematen duten berotasunarekin.
Ohikoa den lez, ero batzu Donostiatik abiatu ziren, eta beste erdi ero batzu aldiz Andoaindik. Batzu korrika eta beste batzu oinez, baina guzti guztiak zoriontsu eta kontentu.
Irteera ofiziala Bretxatik izan ondoren, lehen elkarketa Andoainen burutu zen, goizeko 9etan, eta kafe bat edo salda bat hartu eta gero, bakoitzaren gustora, berriz ere ekin zioten ibilaldiari, euri fin baten azpian. Eta taldea luzatzen joan zen, eta luzatzen, eta luzatzen, bakoitzak bere erritmoa edo taldetxoa topatu nahian, Aresora iritsi arte.
Helmugaratzea ia elurraren arrasean izan zen, hotz egiten zuelaren sentsazioak baieztatu bezala.
Iñaki Arregiren logistikari esker gozatutako dutxa bero baten ondoren, txorizo, odolki eta salda beroen dastaketara abiatu ginen, anfitrionek prestatu zigutena, Xabi Gurrearen lagunak...eta hori hamaiketakoa besterik ez zen izan. Ordubiak aldera arkume xamurra genuen gure zain, guztia ere desagertarazi genuelarik.
10 bat eta ESKERRIKASKO haundi bat guzti horientzat.
Hortik aurrera gertatutakoa Areson geratzen da...aurreratu diezazukedana zera da, bai Sagardoa eta baita Cava ere ez zirela momentu batean ere geratu.