Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Pasa den ostiralean, abenduaren 5ean, ospatu zen Donostiarrak Club Deportivo Kirol Elkartea-ren denboraldi amaierako afaria. 92 bazkide elkartu ginen, momentu atsegin batez gozatu genuena, maila elastiko eta zapatiletatik urrun, nahiz eta gai nagusiena "korrika" izan zen.

Sari ezberdinak banatu ziren: Kirol Merezimenduaren saria, Sari berezia, Klubera dedikazioaren saria, eta halako esperoan izaten garen Maratoiko sariak.

Ezer baino lehenago, argazki istoriko bat dugu hemen, non Jesus Eguimendia eta Juan Ignacio Erdocia azaltzen diren, Maratoiko lehen eta azken edizioan parte hartu dutenak.

Juan Ignacio Erdocia eta Jesus Eguimendia

 

ESKER ONA:

Lehenik, 2010 eta 2014 urte bitartean burututako lanaren esker ona adierazi zen, aurreko Zuzendaritzako kideei. MILA ESKER guztiei.

Josean Soroa

Miguel Delgado

Jose Manuel Vicente

Félix de Miguel

Javier Egaña

Amaia Zuloaga

Tito Gala

Agustín Molina

Javier Sarriegui

KIROL MEREZIMENDU SARIA:

Jose Carlos Delgado: 2014 ean izan duen sekulako denboraldiarengatik, non 9 maratoietan hartu duen parte, lortutako markak, Iruñako 2h49-tik Bilboko 2h57-ra bitartekoak dituena, Boedo-n, 2h54rekin irabaziz.

Sevilla 2h53

Boedo 2h54

Iruña 2h49

Bilbo 2h57

Logroño 2h52

Gasteiz 2h51

Laredo 2h51

Palentzia 2h50

Donostia 2:52

SARI BEREZIA:

Sari berezia Eva Esnaolari eman zaio, 2014ko Espartathlon-eko parte hartze bikainarengatik, hirugarren postua lortuaz, 246 km burutu ondoren lurralde grekoetik barrena.

http://www.donostiarrak.com/es/content/spartathlon-eva-esnaola-3a-clasificada

KLUBERA DEDIKAZIOA SARIA:

Oraingo honetan "Klubera dedikazioa saria" Zuzendaritzako ordezkoentzat izan da, legislaturatik legislaturara "eserlekuak berotzearen" ardura handia hartzen dutena.

Iñigo Almandoz

Juantxo Cáceres

Mikel Hijosa

2014 DONOSTIA-KO MARATOIKO SARIAK:

No por mucho madrugar. Bigarren maratoi erdia lehenengoa baino mantsoago egin izanagatik IDOIA ESNAOLA-ri, 18minutu eta12 segundu gehiago behar izan zituelarik.

Te has dormido. Bigarren maratoi erdia lehenengoa baino azkarrago egin izanagatik JOSE LUIS ZUBIAURRE-ri, 27 segundu gutxiago eginik.

La has clavado. Berdinketa tekniko bat dugu hemen, Jaime Alonso, bigarren media 3 segundu azkarrago egin izanagatik eta Luismi Uranga, 3 segundu mantsoago egin izanagatik.

Multiliebre 3h30:01. Merezitako esker ona gure kide hauena: Koteli, Patxi Irizar, Xabier Gurrea, Félix de Miguel eta Luismi Uranga, bosten artean 3:30-ko kartela helmugaraino eraman izanagatik.