Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Aurten, 2017 Udaberriko Lasterketan 1 zenbakidun dortsala eramango dutenak, gizonezkodun kategorian, Peio eta Juan Mari Garin anaiak izango dira.
Gipuzkoako atletismoan haundiak, lasterketa ugaritan ikusi degu anai hauetako bat garaipena lortzen.
Jubeniletan Munduko kross-eko garailea izan zen Peio eta Juan Marik marka xelebre ugari ditu, gaur egun indarrean daudenak, Txindokira igoera bezala, eta baita zezen plaza batonbatean lortutako marka bikaina 10.000 mt.ko proban.
Gipuzkoako txapelketak, Euskadiko txapelketak,...
Oso famatuak dira BEHOBIA-DONOSTIA lasterketa herrikoian lortutako garaipenak.
Peiok 1982 eta 1991 urteetan irabazi zuen.
Juan Marik aldiz 1980, 1988 eta 1990 urteetan.
Marka hoberenak:
Distantzia Peio Juan Mari
5.000 14:14 14:22
10.000 29:28 29:36
Maratoi Erdia 1:04:31 1:05:29
Maratoia 2:20:12 2:20:12
Behobia-Donostia 1:01:43 1:01:48

Izugarrizko atletak, gure errespetua eta esker ona merezi dute lortu duten guztiarengatik halako exijentzia eskatzen duen kirol honetan.