Running popular.
Y triatlón, montaña, natación, etc.

Hilaren 15ean, goiz eguzkitsu bezain beroan, Donostiarrak-eko hainbat bazkidek parte hartu zuten. Oraingoan kamiseta txuri-urdinak erakunde eta enpresatakoek ordezkatu zituzten.

Lasterketa honetan ere Iker Lopez eta Borja Aguinagalde bazkideak podiumera igo ziren.

Horrela kontatu digu Borjak.

 

"Azken urteetan pandemia dela eta lasterketa hau korritu ez izan arren, urtarrila aldera gure kirol zuzendiariak (Iker Lopez jauna) hasi zen fitxaketen zerrendari buelta bat ematen. Lasterketa mixtoan ateratzeko ilusioa genuen eta zenbait pertsonekin hitz egin ondoren osatu genuen taldea. Gu bioz gain neurokirurgiako egoilar bat (Alex) eta traumatologiako egoilar (Maider) batez osatzen zen taldea eta beraz prest ginen ia gorputzeko edozein hezur hausten bagenituen ere.

Lasterketa baino aste batzuk lehenago ez genekien ziur ateratzea bermatua egongo zen edo ez, lehendabizi nik eta azken unean Ikerrek COVIDen positibo eman eta emozio pixkat jarri genion irteerari (Ikerrek larunbatean eman zuen negatibo!!!).
Irteera aurretik osakidetzakooi omenaldi bat egin ziguten aurresku eta guzti baina gu ordurako korrikarako irrikaz geunden. Behin irteeran asmoa sinplea zen, 4min/km-ko erritmoa lortzen bagenuen bagenekien etzirela talde gehiegi izango aurretik....esaten erraza baina hondartzarako eguraldi bikain horrekin gu ere ez ginen kapaz erritmo horretan egiteko lasterketa. Orona taldekoekin lehiatu genuen ia lasterketa osoan zehar 3.posturako (Salto eta Deustokoak irteeran eta helmugan soilik ikusi genituen) eta zorionez Maiderrek tinko eutsi zion azkenengo kilometroetan eta eurek erritmoa jeitsi behar izan zuten. Beraz.....azkenean bai!!!! 3.postua geurea izan zen eta podium batera igotzean zer sentitzen den (diskoteketakoaz aparte) jakin genuen lehenengo aldiz!!!!!!"

 

Zorionak, Iker eta Borja, bejon daizuela.
Lasterketa egin duzuenok badakizue ze giro ederra dagoen eta beraz hurrengo urtean bertan izango gara!!!