Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

XIV. Udaberriko Lasterketa

Errepideko 10km Gipuzkoako txapelketa

2017ko Martxoak 19, 10:00etan

Izen-eman online: Urtarrilak 1etik Martxoak 16ra
Azken minutuko izen-emateak: Martxoak 18, 16:00-20:00

 

AURKEZPEN OROKORRA

Urtero, udaberriaren hasierarekin batera, Donostiarrak Atletismo Taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), 10.000 metrotako lasterketa hau antolatzen dute.

Honekin, DONOSTIARRAK CDK-ko bazkide guztiak gizartetik jasotzen dugun guztiaren zati bat hauei bueltazen saiatzen gara, hobekien dakigun moduan egiten ahaleginduz, lasterkariei, gizon eta emakume, KALITATEZKO LASTERKETA bat eskeiniaz, lasterkarientzat pentsatua, eta lasterkariek egina.

Aldi berean, UPV/EHU-k kirola eta boluntariotza sustatzen ditu bere ikasleen artean, jakinik bide batez beraien heziketa, bai pertsonala eta baita akademikoa ere bultzatzen dituela.

 

IZEN EMATEAK

Izen emateak interneten bitartez egin ahal izango dira, urtarrilaren 1etik martxoaren 16a bitarte, edo eta erabilgarri dauden dortsalak agortzen diren arte. Aurten dortsal kopurua 2.000-koa izango da. Lasterketa egunean ez dira izen emateak onartuko.

Dortsal motak:
- Dorsal estandarra: 12 euro.
- Dorsal unibertsitarioa: 6 euro, bai UPV/EHU-ko unibertsitateko ikasleentzat, baita PAS (Administraritzako pertsonala) eta PDI-koentzat ere (Irakasle eta ikertzaileak).
(Gehiago irakurri)

 

ELKARTASUNA (0 dortsala)

Aipatu behar aurten ere antolakuntzak zergaiti solidario bat bultzatu nahi duela, bere zeregin humanitarioan nabarmentzen den ONG bati "0" dortsala eta diru laguntza bat eskeiniaz.

(Gehiago irakurri)

 

PERTSONAIA AIPAGARRIAK (1 dortsala)

Azkenik, aipatu ohorezko titulu bezela "1" ZENBAKIDUN bi DORTSAL ematen direla: gizonezko bati eta emakume bati, beraien eginkizunean nabarmenduak, normalki kirol arloan. Honen bidez gure omenaldi xumea eskainiaz, eta gure zaletasunaren partaide eginaz.

(Gehiago irakurri)

 

SAILKAPENAK

Egin duzun denbora ikusi dezakezu zenbat modutan:

- Webgune hontan, bilatu dezakezu zure izena, zenbakia, Klubaren izena edo edozein datoarekin.

- Helmugan inguruan ikusiko dezun QR codearekin, ikusi dezakezu mugikorrean, ia helmuga pasa ondoren.

- Izena eman duzun weborrian ikusi dezakezu ere.

(Gehiago irakurri)

 

IBILBIDEA

Irteera eta helmuga Gipuzkoako Kanpusean izango dira, Donostiako Antiguo auzoan. Ibilbideak hiru hondartzak inguratzen ditu, eta Alde Zaharra zeharkatu, honek oso berezia egiten duelarik. Guztiz laua izanik, eta itsas mailan, marka onak egiteko parada ezin hobea eskeintzen du.

(Gehiago irakurri)

 

GOZATZEKO LASTERKETA

200 bat lasterkari herrikoiez osatutako Klub-a gera, eta lasterkari guztiek proba honetaz goza dezaten antolatzen dugu urtero lasterketa hau. Urte guztian zehar lasterketa ugarietan parte hartzen dugunez, bakoitzetik gustatu zaigun detailetxoa jarri degu gure lasterketa honetan. Adibidez:

- Lasterketa polita, erosoa eta ongi neurtua

- Hornidura puntu garrantzitsua

- 300-400 sarien zozketa. Gutxi gora behera opari bat 5 lasterkarietatik batentzat!

- 2000 lasterkaritara mugatua, beraz ez ezazula azken unerako utzi izen ematea.

- Eta beharrezko guztia oroitzapen politt batekin etxeratzeko.

 

LASTERKETAKO BERRIAK

Irakurri berriak gure webgunean

Jarraitu Facebooken

Jarraitu Twitteren @donostiarrak

 

Zatoz parte hartzera!

 


Behin-behineko datuak:

 

Udaberriko lasterketaren eragile garrantzitsuetakoak dira enpresa eta erakundeak, heuren dirulaguntza eta babesari esker aurrera jotzen bait dugu

 

Mila esker guztiei.

 

BABESLEAK

logo_ndg.3p.jpg

 

 

 

 

KOLABORATZAILEAK

 
 

  

  
 

DYA

 

   

 

 

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en