Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Donostiarrak taldeko Triatloi atala 2009 urtean sortu zen triatloia bizi zuten taldeko zenbait kideren gogo eta ilusioari esker, hauen artean roberto Aldaz azalduaz bultzatzaile moduan. Berehala jarraitu zioten beste kide batzuk, hauen artean _Jacky Gil, Javi Elias eta Egaña anaiak. Atalaren sorreraren urtean zenbait Ironmanetan, hala nola Lanzarote, Frankfurt eta Calellan "finisher" moduan amaitu zuten.

 
Taldeko Triatletek hamarnaka kontatzen dituzte heuren partehartzeak euskal herriko triatloietan, Zarautzko proba gogor eta ezagunean, hala nola luzera guzietako proba nazional eta nazioartekoetan.
 
2012 urtean jadanik badira zenbait kide euren curriculumean Ironmanak dituztenak, Joserra Pérez eta Patxi Fresnillo adibidez.
 
Honetaz gain ez dira gutxi izan kirol hirukoitz hau probatzera ausartu diren taldeko kideak.
 
Hemendik triatloia probatzera animatu nahi dugu jakinmina duen edonor, atleta, igerilari edo txirrindulari. Jakin dezala kide onak topatuko dituela.
 
Atalaren arduraduna: Javi Elias
 
Edozein kontsulta egiteko, jarri berarekin kontaktuan webguneko fitxaren bidez.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en