Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Udaberriko Lasterketatik asko gustatu zaigun iniziatiba batera batu nahi izan degu. Honako hau dioen proiektua da: "Motxila solidarioa gizakiaren kolaboraziotik sortutako proiektua da, pertsona ugariren desio onak momentu honetan beraien bizitzan zoriontasun notatxo bat jartzearen beharrean dauden muttiku eta neskatxenganaino iristeko saiatu nahi delarik. Zu ere animatzen zera iribarre bat konpartitzera?

Horrexegatik Udaberriko Lasterketako 240 motxila Maria Reina ikastetxeko Ainhoa Dominguez-eri eman dizkiogu. Egiako ikastetxe honetan arropa eta higienerako oinarrizko produktuekin betetako motxilak ari dira jasotzen: barruko arropak, galtzetinak, zapatilak, nezeserra, eta baita pintura eta koadernoak ere,  ondoren guzti hau Greziako Idomeni errefuxiatuen landan dauden haurrei entregatuko dizkietelarik.

Donostiarrak taldeak, iniziatiba honekin, era batera edo bestera lasterketan parte hartu duzuen guztiok parte-hartzaileak eginik (lasterkariak, bolondresak, babesleak, lagunak eta babesleak), proiektu honetara batu nahi izan du, Motxila Solidarioaren barnean.

Eskerrikasko.