Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Lasterketako antolakuntzak bere ekimen humanitarioagatik gailentzen den Elkarkidetza ekimen bati laguntza eskaini nahi izaten dio urtero "0" Dortsala eta laguntza ekonomiko bat eskainiz.

 

2015 EKITALDIA

2015. urteko Udaberriko lasterketak bere diru emana Gipuzkoako Esklerosis Anikoitzeko Elkarteari eskainiko diogu. Gaixotasun hau bistarazi nahi dugu, hori da gure helburua, zeren gaixotasun hau gaixotasun neurologiko ohikoena bait da heldu eta gazteen artean eta bigarren ezintasun arrazoia gazteen artean, trafiko istripuen atzetik.

Gaur egun, ADEMGIren lana arlo sozialean finkatzen da (familia eta gaixoei laguntza) eta sanitario alorrean (rehabilitazioa), eta lanean jarraitzen da Rehabilitazio Zentrua handitzeko laguntzen bila. Era honetara azken aroko etorkizuneko autonomia zentru pertsonal bat eskaini nahiean, XXI mendeko erronkei aurre egiteko.

 

(Gehiago ikusi ADEMGI-taz)

 

Lagunduko dugun beste proiektu bat Gipuzkoako Elikagaien Bankua izango da. Eta ez bakarrik emango diogun diru laguntzarekin, Helmuga gunean jarriko bait dute stand bat non korrikalari eta familiarteko eta lagunek elikagaiak utzi ahalko dituzten.

Gaur egun ESNEA-ren beharra dute, baina beharrak aldatzen joaten direnez eskaini daitekeen guztia eskertzen dute.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuko Informazio gehiago

ESKAINITAKO LAGUNTZEN LABURPENA

2014.

Haurrei zuzendutako bi proiekturekin bat egin nahi dugu urte honetan:

ALGARAKLOWN. 

Ospitaletako pailazoak dira. Gipuzkoako ospitaleko haurren laguntza ospitalarioaz arduratzen direnak.

Laguntza 1.500 €.

Informazio gehiago.

 

AMIGOSOLIDARIOS. 

Afrikako haurrentzako infraestrukturaren promozioaz arduratzen dena. Kasu honetan Uganda-ko hegoekialdean dagoen Bujabali-ko lehen mailako 350 haurrentzako eskola bat eraikitzeko lagundu zen.

Laguntza 1.500 €.

 

2013

2013ko Elkartasun proiektua Smarako hezkuntza eta integrazio Zentru batetara adimen urriko eta Zentzu eta fisikoki mugatuak diren haur eta gazteen garraiobidea hobetzera zuzenduko da. Laguntza 2.000 €.

Informazio gehiago

2012.

ONG: Asociación de Amigos y Amigas de la R.A.S.D - Gipuzkoa.
Proiektua: SMARAKO Kirol Eskola Nazionala. Mendebaldeko Saharan kokatutako Tinduf errefuxiatuen kanpamentuko Smara izeneko wilaya. Proiektu honen funtsa ingurune honetara Kirol ekipamentua eramatea da.

Laguntza 2.000 €.

Informazio gehiago

2011.

ONG: Angel Olaran.

Proiektua: Wukro-ko Olaran eskolari eskeinitako laguntza didaktikoa.
Laguntza 2.000 €.

2010.

ONG: Etiopía Utopía.
Proiektua: Wukro-ko herrietan aisialdi osasungarria bermatzeko kiroltasunezko laguntza.
Laguntza 2.000 €.

 

2013 EKITALDIA: GARRAIO HOBETZEA SMARA-N

2013ko Elkartasun proiektua, Smarako hezkuntza eta integrazio Zentru batentzat izango da, adimen urriko eta Zentzu eta fisikoki mugatuak diren haur eta gazteen garraioaren hobekuntzari zuzenduta dagoena.

"Centro de Castro" izeneko Heziketa Berezientzako Zentru bat dago 1995. urtetik Smara herrian, Argeliako hegoekialdean kokaturik dagoen Smara izeneko saharauien kanpamentuetako bat.

www.centrodecastro.com

 

Buyema Abdelfatah medikuari bururaturako ideia izan zen (Castro bezala ezagutua baita ere); fisiko edo psikikoki mugatuak diren haur eta gazteen heziketa eta integratzeari zuzendutakoa.

Jaimetatik (haur, gazte eta hezitzaileak jasotzen diren tokitik) Zentrorainoko bidea Land Rover zahar baten bitartez egiten dute. 36 urte ditu jada garraio honek, eta bertan, egunero, maila ezberdineko urritasuna duten 56 bat haur eta gazte mugitzen dira: gor-mutuak, mutuak, Down sindromedunak, autistak, adimen urrikoak, hezur bifidodun gaixoak, poliomielitis duten gaixoak, e.a. 2 bidai burutzen dituzte, kanpamentuetatik urrun dauden 4 auzoetatik barrena. 2 bidai hauek, 28 gazte, haur eta hezitzailek betetzen dute. Horietatik 8 aurrean jartzen dira (horietatik 2 aurreko ateetatik zintzilik); eta 20 atzekaldean, eserleku luze bat osatuz edo eta lurrean eserita. Bidaiariak 6-30 urte bitartekoak dira, beraz erraz imajina daiteke bidai hauek burutzeko izaten dituzten zailtasun eta trabak. Guzti honi gehituz, ez dezagun ahaztu hondarrezkoa dela lurra, eta mendi bideak direla.

Esandako guzti honengatik, eta bertan jasan duten ibilbidearen zailtasuna, deserosotasuna eta segurtasun eza baloratuz, erabaki dugu proiektu honi laguntzea, bertako eskolarentzako garraioaren hobekuntzarako beste Land Rover bat erosiz.

Espero degu, Udaberriko lasterketako bai parte hartzaile eta baita antolatzailearen laguntza solidarioari esker proiektu hau errealitate bihurztea, eta eragin positiboa izan dezala, batez ere garraioan seguridadea eta erosotasuna izanez, errefusiatu hauek kanpamenduko bizitzan hezitu eta integratu daitezen.

 

 

Informazio gehiago hemen: https://www.youtube.com/watch?v=8vi5uUY-lRs

Ancla2012 SMARA PROIEKTUA

Urte honetako diru laguntzarekin, kanpamentuko haur eta gazteentzako kirol materiala lortu nahi da, futbola, eskubaloia edo eta atletismoa bezalako kirol ezberdinekin, eskolaz kanpoko ekintzak buru ahal ditzaten. Ekintza hauek kirolaren baloreak sustatu nahi ditu, eta baita gazteei bere denbora librerako aukera bat eman. Kirola egiteak denbora pasatzea baino gehiagorako baita ere balio du. Erreferendum batean esperoan 35 urte luze ondoren, nekea nabari da guztietan, eta gazteek aukera gutxi dituzte; hau dela eta hauen burua bete egin behar da, tentsioa hustu eta autoestima igo. Gazteek, delinkuentzia edo eta droga bezalako bide okerra hartzean pentsa ez dezaten lortzen du kirolak.

Azpimarratuak

Saioaren hasiera

Donostiarrak Twitter-en