Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Asteazken honetan, urtarrilak 9an, egindako mendi irtenaldiaren kronika, Juanjo Bueno-ren eskutik:

 
"Argazkiak dira testigu Donostiarrak-eko mendizale taldearen gaurko kirol balentriaz, asteazkenetako txangoengandik ezagutua.
 
Irteera eta helmuga Andoainen; zirkuitua Adarra-ren igoerarekin osatu dugu, ohikoa den Besabiko bidetik abiatuz, eta ondoren jeitsiera Leizarango bailaratik.
 
Tontorreko argazkia Adarran aterea da (aipatzekoa, noski, gure kide Ficher-en saiakera, Baseari komunikatu nahian gailurrera iritsi ginela). Ondoren Onyo-ra ere igo ginen.
 
Menhir-a Eteneta-koa da, tontorretik 500 metroruntz aurkitzen dena, hegoalderuntz.
 
Eta azken hornidura puntua ezaguna den Andoaingo Dadena-n izan da."