imagen donostiarrak
Hasiera arrow El Club arrow Editoriala
Editoriala PDF Inprimatu E-posta
Erabiltzailearen kalifikazioa: / 11
TxarraOna 
Nork idatzia Administrator   
Igandea, 2006ko Maiatzaren 21a

 

EDITORIALA

 

Ongi etorri Donostiarrak A. K.aren web orri berrira.

Orain ikusten ari zaren eremu hau, aurreko webaren berrantolaketa baino ez dena, klub honek garatzen dituen ekintza guztien ispilu izan nahi du.

Ongi dakizunez, gure jardunik nagusiena atletismoa da, eta horretarako, lasterketetan parte hartzen saiatzen gara.

Bakoitzaren helburua norberak ezagutzen du eta hura lortzeko ahalegina egiten du; baina klub honen helburu kolektiboa honakoa da: atletismoa adiskidetasunezko eta umore oneko giroan egitea, eta horretarako, klubaren filosofia egokitu egiten da edozein pertsonaren ezaugarri fisikoetara, nolabaiteko maiztasunaz korritzen duenetakoa bada.

Hainbatek asmo okerrez deituriko “atleta herrikoien” –ez ospetsuen-  munduan gaude kokaturik. Izan ere, kirol-praktikaz ezer gutxi, baina halako “abizen” gutxiesleak ematen asko dakitenek erantsi dizkiote kalifikatzaile horiek euren bitartez adierazten dena baino duinagoa eta zabalagoa den jardun bati.

Baina, hitz horiekin jolastuz “ospetsu atletak” idatziko bagenu, definizio hori doiago litzaioke Donostiarrak A.K.aren errealitateari. Klubaren kamiseten arrasto horizontal urdin eta zuriak Estatuko zein atzerriko lehiaketa askotan ikusi dira, eta korrikalari zaletuaren mundu zabalean ezagunak egin gaituzte.

Emakumeen presentziak pisu handia du Donostiarrak A.K.aren barruan, ez bakarrik beren kopuruagatik, baizik eta beren giza kalitateagatik eta beren markengatik. Arrasto urdin eta zuriko neskak podiumaren gorenera igo dira, beteranoen kategorian beti, Mundu Txapelketako maratoian, Espainiako Txapelketako maratoi erdian, Euskadiko Pista Txapelketako 10.000 eta 5.000 metrotan eta planetan honetako luze-zabalean egiten diren hainbat proba ospetsutan.

Duela lau urtetik hona Donostiarrak A.K.ak antolatzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta munta handiko babesle eta laguntzaile ugarirekin, Udaberriko Lasterketa Donostian. 10 kilometroak partekatzen dituzten ia mila atletak dira gure pozik handiena eta arrazoi, korrikalari horiek guztiek eta bakoitzak merezi duten mailako lasterketa eskaintzen ahalegintzeko urtero.

Hasieran esan dizugu Donostiarrak A.K.aren web orri berrian zaudela. Berau bisitatuz gu hobeto ezagutzera gonbidatzen zaitugu; baita artikuluren edo iritziren batekin kolaboratzera; gure orria atsegin zaizun ala ez esatera: zer daukan soberan, zer falta zaion; zure errendimendua hobetzeko darabiltzazun trukuak esatera; zuri gertatukoak edo bizitako egoerak kontatzera; edo azkenekoz korritu duzun lasterketa horri buruzko zure iritzia ematera;…Dena sar daiteke orri honetan, oraintxe bertatik zurea, denona, den honetan.

Donostiarrak kluba osatzen duten 130 atletekin bat egin nahi baduzu korrika eginez, hemendik bertatik gonbidatzen zaitugu gurekin entrenatzera: hitzordua, larunbatero eta igandero 08:30etan Karmelo ikastetxearen atzeko aldean, Zorroaga pasealekuan.

 

Hizkuntza aukeratu
2010, Udaberriko VIII Lasterketarako
8
falta dira.
inscripciones
comprobar inscripcion
carrera de primavera, donostiarrak, upv
Urtebetetzeak
Gaurko urtebetetzeak:
  • ez dago inor
Eguraldia (DONOSTIA)
San Sebastian, Spain
tiempo
Temp.: 3°C
Sents. Termikoa: 3°C
Hezetasuna: 65%
Abiadura: 3 km/h
Norabidea.:
Barom.: 1023.0 mb
tiempo ico
VAR
Zehaztasun gehiago
Azken gertaerak
March
CARRERA POPULAR CIUDAD TXINGUDI 2010. 12,2 KM.
March 13, 2010 (Egun osoa)
(Carrera)

MARATON DE ROMA 2010
March 21, 2010 (Egun osoa)
(Carrera)

CARRERA DE PRIMAVERA 2010. 10 KM.
March 21, 2010 (Egun osoa)
(Carrera)

MEDIA-MARATON AZKOITIA-AZPEITIA 2010.
March 27, 2010 (Egun osoa)
(Carrera)

Ver Calendario de carreras
robers donosti
asics
logo_dipu.jpg
Sartze-formularioa

Pasahitza berreskuratu nahi?
Konturik ez? Berria sortu
Nor dago orain?

Realizado por adiera S.L.
 | © donostiarrak.com 2008 |
XHTML 1.1 válido CSS válido